Greziako bideo bat ikusiko dugu. Ba dakigu Grezia non dagoen?

  • Koadernoan idatzi  bideoan ikusitako 11 gauza. 
  • Zein da erabiltzen ari garen zentzumena? Zentzumen bat baino gehiago erabiltzen da bideo honetan?

Ikusi makusi...Zer ikusi?

Bikoteka ikusi makusira jolastu. Adibidez:

-Ikusi Makusi...

-Zer ikusi?

-'O' letraz hasten da eta 'A' letrarekin bukatzen da.

-OLATUA!!

Gure ikusmena praktikan jartzen. Non dago Wally?