• Hurrengo marrazkiak usain DESATSEGINAK edo ATSEGINAK dituzte. Koadernoan, bi zutabeetan, bakoitzaren izena jarri dagokion lekuan.

Desatseginak

________________

________________

________________

Atseginak

______________

______________

______________



Bozkatzera!

Gure azken lanerako bozkatu behar dugu, horretarako hiru kolonia usaindu behar ditugu.

  • Gehien gustatzen zaidan kolonian paper HORIA  jarri.
  • Gustatzen zaidan kolonian paper URDINA jarri.
  • Gutxien gustatzen zaidan kolonian papel GORRIA aurrean jarri.

HORIA 3 puntu izango dira

URDINA 2 puntu izango dira 

GORRI  puntu 1 izango da

 

Ikasle bakoitzak bere puntuaketa emango du. Bukatzerakoan, kolonien puntuak ondo zenbatu behar ditugu eta nor den 'irabazlea' erabaki behar dugu.

Usain irabazlea gure azken lanean jarriko dugu.

 

Gehiago ikasteko!!

Hurrengo esaldia koadernoan kopiatu eta marrazki bat egin.

  • Greziako ikurrina zuria eta urdina da, irla ugari dituen herrialde bat izateaz aparte, munduko egunsenti politenetarikoa du. Irla famatuenak, Santorini, Korfu eta Mykonos dira, harrigarria da Oia hiritik, Santorinin, ikusten den eguzki ezkutatzea.